2026/02/05eko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2025EKO ABENDUA
Euskal AEko industria-produkzioaren indizea. 2025eko abendua
Nabarmentzekoak
2025. urtea
Urteko bilakaera: industria-sektore osoan, industria-produkzioa % 0,6 murriztu da 2025. urtean.
Lurralde Historikoen arabera: Araban % 4,5 murriztu da; Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, % 0,7 eta % 0,3 handitu da, hurrenez hurren.
Ondasunen helburu ekonomikoa: Energiak eta Bitarteko Ondasunek urteko % 3,3ko eta % 1,9ko jaitsierak metatu dituzte, hurrenez hurren.
2025eko abendua
Urte arteko bilakaera: Euskal AEn produkzioa ez da aldatu (% 0,0) 2024ko abenduaren aldean.
Hilabete arteko bilakaera: industria-jarduera % 1,0 hazi da 2025eko azaroarekin alderatuta.
Lurralde Historikoen arabera: Araban urte artean % 3,4 jaitsi da eta Bizkaian % 1,8. Gipuzkoan, aldiz, produkzioak % 3,4 egin du gora.
Ondasunen helburu ekonomikoa: ekipamenduko ondasunek % 3,6ko bilakaera positiboa izan dute.
Azterketa estatistikoa
2025. urtea
2025. urte osoan, produkzioaren jaitsiera metatua industria-sektore osoan % 0,6koa izan da. Bilakaera negatibo hori bereziki Energiaren eta Bitarteko Ondasunen portaeraren ondorio da, urte osoan % 3,3ko eta % 1,9ko jaitsiera metatuak izan baitituzte, hurrenez hurren.
Kontsumo-ondasunetan, 2025ean metatutako produkzioa aurreko urtekoa baino % 0,9 handiagoa izan da, Kontsumo iraunkorreko ondasunek (% 1,3ko igoera) eta Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunek (% 0,8ko igoera) portaera positiboa izan dutelako.
Ekipamenduko ondasunen produkzioari dagokionez, % 1,3ko hazkunde metatua izan da.
Lurralde historikoei dagokienez, Arabak bilakaera negatiboa izan du, metatutako produkzioa % 4,5 murriztu baita. Gipuzkoan eta Bizkaian, aldiz, urteko tasa metatu positiboak eman dira: % 0,7 eta % 0,3, hurrenez hurren.
2025eko abendua
Eustaten datuen arabera, 2025eko abenduan Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoan mantendu da (% 0,0), lan-egutegi homogeneoari dagokionez.
Aurreko hilabetearekin (2025eko azaroa) alderatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-jarduera % 1,0 handitu da, urtaroen eragina zuzendu ondoren.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Kontsumo-ondasunetan produkzioak urte arteko portaera negatiboa izan du 2025eko abenduan, eta produkzioa % 2,7 murriztu da sektore osoa kontuan hartuta. Murrizketa hori Kontsumo iraunkorreko ondasunen (% 9,1 jaitsi da horien produkzioa) eta Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen (% 1,1 murriztu da, 2024ko abenduaren aldean) bilakaerek eragin dute.
Kontsumo iraunkorreko ondasunen artean, besteak beste, altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa sartzen da. Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen artean, bestalde, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketa- eta higiene-produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta janzteko arropen produkzioa agertzen dira.
Bitarteko ondasunetan (metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne hartzen dira) produkzioa % 0,9 murriztu da urte artean.
2025eko abenduan Energiaren produkzioa aurreko urteko hilabete berekoa baino % 5,9 txikiagoa izan da. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren produkzioa eta hornidura eta petrolioa fintzea.
Ekipamenduko ondasunen produkzioa (ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aeronautikaren edo itsasontzien eraikuntza barne hartzen dira), ordea, % 3,6 handitu da aurreko urteko abenduaren aldean.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Abendua 2025
| |
Egutegi eraginak zuzendutako datuak |
Datu desestazionalizatuak |
| |
m / m-12 |
Am / A(m-12) |
m / m-1 |
| Indize orokorra |
|
|
|
| Euskal AE |
0,0 |
-0,6 |
1,0 |
| Araba/Álava |
-3,4 |
-4,5 |
5,0 |
| Bizkaia |
-1,8 |
0,3 |
-1,0 |
| Gipuzkoa |
3,4 |
0,7 |
1,1 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK |
|
|
|
| Kontsumo-ondasunak |
-2,7 |
0,9 |
-0,2 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak |
-9,1 |
1,3 |
-5,9 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak |
-1,1 |
0,8 |
1,3 |
| Ekipo-ondasunak |
3,6 |
1,3 |
1,8 |
| Bitarteko ondasunak |
-0,9 |
-1,9 |
1,5 |
| Energia |
-5,9 |
-3,3 |
-1,3 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2026ko Otsailaren 5a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
2025eko abenduan Industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da Araban (% 3,4 murriztu da) eta Bizkaian (% 1,8 murriztu da). Gipuzkoan, aldiz, produkzioak urte artean % 3,4 egin du gora.
Maila bereiziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2025eko abenduan, urte artean, produkzioaren igoera handiena hauek izan dute: Materiala eta tresna elektrikoak (% 5,7), eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 5,5). Beste muturrean, Zura, papera eta arte grafikoak sektoreak urte arteko % 8,8ko murrizketa izan du eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna sektoreak % 6,8koa.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Abendua 2025
| |
m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa |
-4,6 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak |
-8,8 |
| Kautxua eta plastikoak |
-4,3 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak |
5,5 |
| Materiala eta tresna elektrikoak |
5,7 |
| Makineria eta tresneria |
-0,8 |
| Garraio-materiala |
-0,6 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna |
-6,8 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2026ko Otsailaren 5a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 84,87ko estaldurarekin kalkulatu da.